XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHEN PHEREDIKIA

Jinkuak egûn hun deiziela
Kumpaña agradablia,
Eta eman ditzatziela
Desir dûtûgûn gûziak.

Zeren plazer handia zaikû
Nunbre handian ikhustia,
Hûrrûn hortarik jinik
Zahar eta gaztiak.

Egûn herriko seme bat
Sûjet-tako dûgû hartû;
Haren bizi mixteriusa
Nahi deiziegû khuntatû.

Etxahun gazte denboran
Primû handienetarik bat zen,
Eta neskatila praube bat
Horregatik korteatzen.

Bere aita eta anaia
Hortan zeitzon kuntre jarri,
Urgûllian ezpeitzen
Aski handi jûnta hori.

Aitak gomendatû zeion
Behar ziala hori kitatû,
Eta hek nahi bezalako
Emazte bat espusatû.

Etxahun sumetitû zen
Phena handi batekin,
Espusatû nahi etziana
Eta bere malûrra egin.

Etxenko bakia bardin
Etzian egin ûkhen:
Lehen aizuareki zin
Emaztiak trunpatzen.

Etxahunek iseatû zin
Bide hunin ezartia,
Bena etxekuek zeien
Eman presuntegia.